Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Nortzuk gara AGIFES?

Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkartea gara. Irabazi-asmorik gabeko entitate hau 1985ean sortu zen kolektiboari laguntzeko, beharrezkoak dituen baliabide eta egiturak aldarrikatzeko eta Buruko Osasunari buruz sentsibilizatzeko asmoarekin. Egun, 1.000 bazkide baino gehiago ditu elkarteak, eta askoz jende gehiagori ematen dio zerbitzua.

AGIFESen errehabilitazio psikosozialeko hiru zentro ditugu, bi Donostian, Buenavista (Altza) eta Benta Berri auzoetan, eta beste bat Eibarren. Gainera, zaintzapeko zortzi etxebizitza kudeatzen ditugu Donostian, Oiartzunen, Irunen, Eibarren, Zumarragan, Elgoibarren eta Legorretan. Horrez gain, buruko gaixotasuna duten pertsonentzako eta euren ahaideentzako laguntza taldeak eta talde-terapiak, etxez etxeko psikoheziketa eta laguntza programa, harrera eta orientazio programa, aisialdia eta denbora librea eta aholkularitza juridikoa ditugu.

FEDEAFES (Buruko Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioa) eta FEAFES (Buruko Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioa) entitateen kide da AGIFES. Aldi berean, Buruko Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Europako Federazioaren(EUFAMI) Eskizofreniaren Munduko Elkartearen (WSF) eta Buruko Osasunaren Munduko Federazioaren(WHMF) barne dago FEAFES.

Bisita ezazu gure webgunea!

www.agifes.org

  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Kontaiguzu zure esperientzia baikorra
  • Banner 'buruko osasuna'
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea