04/12/2012
Kontaizkiguzu zure esperientzia edo pentsamendu baikorrak eta Euskadiko landetxe batean bi gau pasatzeko zozketa batean parte hartuko duzu! Buruari lasaitua emateko aukera bikaina!
11/10/2012
Agifes ‘Burua Aske’ I. Kontakizun Laburren Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen du gizartea, buru osasunarekin loturiko istorioak bildu asmoz eta buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei eragiten dieten mitoak eta aurreiritziak gainditzen laguntzeko helburuarekin.
16/07/2012
17/09/2012
Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Arrasaten, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako prestakuntza ekintza hori bost saiotan gauzatuko da iraila eta azaroa bitartean, eta Debagoienako familien beharrei erantzuteko asmoarekin prestatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ikastaroaren antolakuntzan lagundu dute eskualdeko udalek eta Arrasateko buru osasun zentroak.
08/10/2012
Agifesek ‘Norbere burua zaintzea, besteei zaindu ahal izateko. Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Tolosan. Hitzordua asteazken honetan, urriak 10, izango da, 19:00etan kultur etxean.
www.baikorpentsatzendugu.org
Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea