02/11/2012
Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua egin dugu buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioarentzat (FEDEAFES). Komunikabideei zuzendutako dokumentu honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonei buruzko informazio zuzen eta objektiboagoa zabaltzen laguntzea, estereotipoak eta aurreiritziak baztertuz. Mito faltsuek buru gaixotasuna duten pertsonei sufriarazten diete, eta sendatze prozesuan aurrera egiteko edota gizarteratzeko oztopo bilakatzen dira. Hortaz, eskuliburu honek informazio ez diskriminatzailea hedatzeko aholkuak proposatzen dizkie hedabideei.
Gidaliburua deskargatu.
www.baikorpentsatzendugu.org
Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea