Baikor pentsatu nahi duzu?

Agifesen logotipoa

Hitzaldia: Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta gertukoentzako aholkuak

28/11/2012

Izenburua: ‘Norbere burua zaintzea, besteei zaindu ahal izateko. Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak’
Data: azaroak 29, osteguna
Ordua: 19:00etan
Lekua: Zumarragako kultur etxea.
Hizkuntza: gaztelania

Agifesek, buru gaixotasuna duten senide eta pertsonen Gipuzkoako elkarteak, ‘Norbere burua zaintzea, besteei zaindu ahal izateko. Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Zumarragan. Hitzordua ostegun honetan, azaroak 29, izango da, 19:00etan kultur etxean. 

Hitzaldia Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak eskainiko du. Senideek eta zaintzaileek beren burua zain dezaten bultzatzeko jarraibideak emango ditu profesional honek. Gainera, familian sor daitezkeen estres eta antsietate egoerak kudeatzeko estrategiak azalduko ditu. Partaideek euren emozioak egokiago gestionatzen ikasi ahal izango dute, hobeto sentitzeko eta buru osasun arazoak dituzten ahaideekin harreman hobea eduki ahal izateko.

 
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Banner 'Pentsamenduen bilduma'
  • Manifestua
  • Banner 'Laguntza behar duzu?'

www.baikorpentsatzendugu.org

Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea