BURUKO OSASUNA FOKATU argazki lehiaketako hiru irabazleak aurkezten dizkizuegu. Oso pozik gaude ekimen honek lortu duen parte-hartze maila altuarekin, eta espero dugu datorren urtean lehiaketa berri bat ospatu ahal izatea.
Agifesen 'Buruko Osasuna Fokatu' I. Argazki Lehiaketa gizarte osoari irekia dago eta helburutzat du buruko gaixotasuna dute pertsonei eta horien senideei begirada baikorrak eskaintzea. Kolektibo honi eragiten dieten mito eta aurreiritziei aurrea hartu nahi diegu!
SARIAK
1. - 400 euro eta diploma
2. - 200 euro eta diploma
3. - 100 euro eta diploma
Kontsulta itzazu parte hartzeko oinarriak!
AGIFES_Buruko-Osasuna-Fokatu_Argazki-Lehiaketa.pdf
Silvarosa - 06/08/2012
Francisco Javier Rodríguez Conde izan da Agifesen lehenengo argazki lehiaketako irabazlea 'Soñadores' lanarekin. Sentsibilizazio batzordeak irudi hau aukeratu du bere originaltasungatik, kalitate teknikoagatik eta buru osasun arazoak dituzten pertsonen ikuspegi baikorra transmititzeko gaitasunagatik.
Melinda - 10/08/2012
Bigarren saria Melisa Scarcellari egokitu zaio, Braulio A. Moyano buru osasuneko ospitalean ateratako argazki honekin. Irudiaren orijinaltasuna eta indarra baloratu dugu.
Rey Ardid - 27/06/2012
Hirugarren saria Pilar Moreno Palaciosi egokitu zaio, Zaragozako Rey Ardid Fundazioko errehabilitazio zentroko argazkilaritza tailerrean ateratako argaki honekin. Argazki hau hautatu dugu buru osasun arazoak dituzten pertsonen ikuspegi baikorra eskaintzen duelako eta irudiak indar handia duelako, protagonisten arteko maitasuna eta poza primeran transmititzen baititu.
www.baikorpentsatzendugu.org
Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea