Guztiok bizitzen ditugu sufriarazten diguten esperientzia gogorrak, eta askok badakigu zer den buruko gaixotasun bat izatea, edo nahasmendu psikikoren bat duen pertsona batekin bizitzea. Askotan ezinezkoa badirudi ere, horrelako esperientziak nolabait aberasgarriak izan daitezke, sakontasun handiko egoerak eta sentimenduak topatzen ditugulako.
Espazio honetan jaso nahi ditugu itxaropena edota ikaskuntzaren bat dakartzaten bizipenak. Buruko osasun arazoak dituzten pertsonen, senideen edota buruko osasuna lantzen ari diren pertsonen hitzak bildu nahi ditugu.
Abenduaren 21ean Nekaturreko bi bono zozketatu genituen euren esperientzia eta pentsamendu baikorrak webgune honetan argitaratu dituzten pertsonen artean. Zozketan garaile izan dira:
- Mertxe Portas
- Joana Ezkiaga
Bakoitzak bono bana jasoko du, Nekaturreko landaturismoren batean bi gau pasatzeko, bi pertsonarentzako logelan.
ZORIONAK !!!
Eskerrik asko zeuen esperientzia baikorrak elkarbanatu dituzuen guztiei, aberastasun iturri handia dira eta! Eta ekarpen gehiago baldin badituzue ere, webgune honen bitartez argitaratzeko aukera izango duzue, ondoko formularioaren bitartez.
nono - 26/07/2013
nono - 12/07/2013
nono - 19/06/2013
NONO - 25/12/2012
legor - 11/12/2012
Norbait gaixo ikusten dudanean, bestearen lekuan jartzea gustatzen zait. Enpatia ariketa erraz honekin, besteak zer sentitzen duten ikas liteke eta gainera, niri egitea gustatuko ez litzaidakeen gauzak zein diren deskubritzen ditut; gero nik besteei ez egiteko.
www.baikorpentsatzendugu.org
Infotresek diseinatu eta garatutako webgunea